XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK Liburu honetan erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak zehazten dira jarraian, emaitzen taulak ulergarriago egiteko xedearekin.

OSPITALEZ KANPOKO OSASUN-ETXE PUBLIKOAK 87-XII-31n funtzionamenduan zeuden zentru guztiak barne-hartu dira, eta baita urtean zehar desagertu izan diren baina gutxienez sei hilabete irekita iraun duten zentruak ere.

Honako hauxe dugu erabilitako zentru-tipologia: Gizarte-Segurantzako Anbulategiak

Laguntza Gizarte-Segurantzako onuradunei ematen dieten zentruak, medikuntza orokor, pediatria-puerikultura eta espezialitateetan.

Gizarte-Segurantzako Kontsultategiak Laguntza Gizarte-Segurantzako onuradunei ematen dieten zentruak, medikuntza orokor eta pediatria-puerikulturan, espezialitate hau beren asistentzi ekintza hedatzen den zonan ezarria aurkitzen denean.

Gizarte-Segurantzako Osasun-Zentruak Osasun-laguntza, Osasunketa eta Kontsumoko Min.aren Oinarrizko Osasun-Egiturei buruzko 137/84 Errege-Dekretuko 2. artikuluan adierazitakoaren arabera prestatzen duten zentruak.

Gizarte-Segurantzako Urgentzietako Zerbitzuak Laguntza Gizarte-Segurantzako onuradunei arratsalde-gaueko orduetan eta jaiegunetan eskaintzen dieten zentruak.

Mediku-Etxeak Landa-zonetan medikuntza orokorreko laguntza eskaintzen duten zentruak, kasu batzuetan emagin eta S. U. T.en laguntzarekin osatuta.

Adimen-Osasuneko Zentruak Soil-soilik adimen-osasuneko asistentzia espezializatua eskaintzen duten zentruak.